Debabarreneko Tripontziak ekimen arraskatsuaren amaiera

2015/12/18
Debabarreneko Tripontziak ekimen arraskatsuaren amaiera
Abenduaren 1etik eta 15era Debabarreneko gastronomia ezagutu eta bertako produktuak dastatzeko aukera izan da eskualdean. Benetan, edizio arrakastatsua


Bigarrez urtez, Debabarreneko Tripontziak ekimen gastronomikoa bere amaierara iritsi da; pintxo eta menu ezinhobeak eta partehartzaileen onarpen zabalarekin. 15 egunetan zehar Debabarreneko Klub Gastronomikoko parte diren 13 establezimenduk parte hartu dute eta gustu guztietarako eskaintza gastronomikoak eskaini dituzte, guztiak tokiko produktuez prestatuak.

Ekimen honek iraun duen bitartean Facebook (DebabarrenaTurismo) eta Twitter -en (@Deba_barrena) lehiaketa desberdinak antolatu dira eta orokorrean partehartzea handia izan dute. Twitteren 54 erabiltzailek beraien momentu #Tripontziak partekatu dituzte.


Horrez gain, zenbiat blogari ekimenari buruzko esperientziak propioak beraien blogean argitaratzera ausartu dira eta oso kritika onak jaso ditugu.

Artikuluak honako loturen bidez irakurri ditzakezu:

 

 Eskerrik asko parte hartzeagatik eta hurrengo urtera arte TRIPONTZIAK !