Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarreneko "Tripontziak" lehiaketako irabazleak

Debabarreneko "Tripontziak" lehiaketako irabazleak

2014/07/07
Lehiaketa Twitter sare sozialean izan da 2014ko ekainaren 13tik 29ra bitartean. Jasotako argazki guztien artean, puntu gehien lortu dituzten erabiltzaileak, @libargutxi eta @ainhilarra izan dira. Hauek, lehen saria irabazi dute. Argazki originalaren saria @11vigui erabiltzaileak lortu du. Debegesa garapen agentziak Debabarreneko Klub gastronomikoarekin batera sustatutako ekimena izan da.

Debabarreneko ‘Tripontziak’ lehiaketako irabazleak ezagutzen ditugu dagoeneko. Jasotako argazki guztien artean, puntu gehien lortu dituzten erabiltzaileak, @libargutxi eta @ainhilarra izan dira. Biek, lehen saria irabazi dute, eta hiru puntura berdinduta geratu dira sailkapenean. Bigarren modalitateko saria berriz, argazki originalarendako izan da. Kasu honetan, @11vigui erabiltzaileak irabazi du, Kanala jatetxean ateratako argazkiarengatik.

Hiru lehiakideek, sari sorta bikaina irabazi dute: gau bateko egonaldia eta gosaria bi lagunentzat Perlakua-Saka nekazalturismo jatetxean (Deba), bazkaria edo afaria bi lagunentzat lehiaketan parte hartu duten Debabarreneko Klub gastronomikoko jatetxe batean (12 jatetxek parte hartu dute), eta azkenik, Klubeko establezimenduetako produktuekin (Goienetxe eta Goikolako gazta, Txindurri Iturriko sagardo ekologikoa eta Mendaroko Txokolateak) egindako otarra. 2014ko abenduaren 31a baino lehen gozatu ahal izango dituzte sariak.

Guztira, 25 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Xehetasun gehiago www.debabarrenaturismo/eu/gastronomia webgunean.

Lehiaketaren nondik norakoak

2014ko ekainaren 13tik 29ra bitartean luzatutako lehiaketa izan zen, eskualdeko Produktu Klubeko kide diren hainbat jatetxe eta pintxo tabernen partaidetzarekin, eta Debegesak sustatuta. Guztira, 12 jatetxek eta 4 pintxo tabernek parte hartu zuten.

Lehiaketan parte hartzeko, herritarrek edo bezeroek establezimendu hauetako batean dastatu zuten plater edo produktuen argazki bat igo behar zuten Twitter sare sozialera #tripontziak idatziz.

Gainera, lehiaketak iraun zuen bitartean, menu eta pintxo bereziak dastatzeko aukera izan zuten herritarrek eskaintza berezietan. Jatetxeetan 25 euroko menu landuak (BEZa barne) eskaini ziren eta tabernetan bi pintxo eta bi edari 4 euroko prezioan.

 

 

 

Debabarreneko "Tripontziak" lehiaketako irabazleak

Argazki originalaren saria (@11vigui -Twittereko erabiltzailea-)