Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ‘Tex Mex’ izeneko esperientzia gastronomikoa giro onean burutu zen Elgoibarko Belaustegi jatetxean

‘Tex Mex’ izeneko esperientzia gastronomikoa giro onean burutu zen Elgoibarko Belaustegi jatetxean

2014/06/25
  • Elgoibar
  • Esperientziak
  • Gastronomia
Pertsona ugari bildu ziren aurreko ostiralean, hilak 20, ekainean Debabarrenean antolatutako azken esperientzia gastronomikoan.

Aurreko ostiralean, hilak 20, Debabarreneko azken esperientzia gastronomikoa burutu zen Elgoibarko Belaustegi jatetxean. ‘TexMex saioa’ izenburupean, Josu Muguerza chef ezagunaren eskutik, tex-mex errezetak praktikan jartzeko aukera izan zuten parte hartzaileek, bertako produktuak erabiliz. Muguerzak, Marti Buckley sukaldaria izango zuen lagun saio osoan zehar. Jateko eta edateko errezeta ezberdinak prestatu zituzten. Besteak beste, hegaluze cevichea mexikar estilora, pico de gallo, txakoli-tekila sangria edota guacamolea. Pertsona ugarik hartu zuten parte aurreko astean ospatutako azken esperientzian.

Errezetak:

Hegaluze ceviche-a, mexikar estilora

-250 g hegaluze

-100 g tomate

-60 g tipula

-Gatza

-Piperbeltza

-Limazko zukuaren 2 goilarakada

-Limoizko zukuaren goilarakada 1

-Azukre goilarakada bat

-Boteko jalapeño bat

-Jalapeñozko zukuaren goilarakada erdia

-Oliba-olioko goilarakada erdia

Pico de gallo

-3 tomate

-1 piper berdea

-½ tipul gorria

-Baratxuri alea

-Martorri pixka bat

-1 Limazko zukua

-Gatza (goilarakada bat)

-Olioa

-Ardo txuriko ozpina

Txakoli-tequila sangria

Pertsona batendako:

-2 kimoi-xerra

-2 lima-xerra

-1 laranja-xerra erdia

-2 menta orri

-90 mL txakoli, hotza

-60 mL sprite/7up

-20 mL agaveko siropea

-15 mL tekila txuria

-7 mL limazko zukua

Ontzia:

-2 limoi, xerretan

-2 lima, xerretan

-1 laranja, xerra erdietan

-12 menda hosto

-165 mL agaveko siropea

-120 mL tekila txuria

-60 mL lima

-750 mL txakoli

-475 mL sprite/7up

Guacamole

-3 ahuakate

-1/2 limazko zukua

-1 tipula

-1 tipul errea (goilarakada bat)

-1/2 kuminoa (goilarakada bat)

-1/2 gatz goilarakada

-1 tomate

-Jerezko ozpina

-Oliba-olioa