Hemen zaude: Hasiera Eskualdea Turismo Bulegoak

Turismo Bulegoak

DEBAKO TURISMO BULEGOA

Herriko, eskualdeko eta Euskadi osoko informazio turistikoa aurki daiteke bertan, Alojamendu erreserbak kudeatzen dira, baita aterpetxean lo egin nahi duten erremosei check-in zerbitzua eskaini ere.

Herriko aisia ekintzetarako sarrerak saltzen dira. Halaber, Debako leku enblematikoenak eta Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzeko tiketak daude salgai.

Era berean, turismo bulegoak ikus-entzuneko erakusketa gune bat hartzen du, non Flysharen eta Karstaren nondik norakoak agertzen diren. Geopark du izena eremu horrek. Bertan Geogourmet izendapenaren baitan dauden elikagaiak saltzen dira baita ere. 

Ordutegia

Denboraldi altua (ekainak 15 - irailak 14)
Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00-20:00 bitarte.
Igandeak eta jaiegunak: 10:00etatik 14:00etara.
Denboraldi baxua
Astelehenetik Ostegunera Jueves: 10:00etatik 14:00etara.
Ostiral eta Larunbatean: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era
Igandeak eta jaiegunak: 10:00etatik  14:00etara.

Helbidea Ifar kalea, 4
Herria Deba
Telefonoa +34 943 192452
Webgunea www.deba.eus
E-posta
turismo@deba.eus
Harremanetarako Jasone Galdona

MUTRIKUKO TURISMO BULEGOA

Mutriku kostaldeko herri xarmangarria da, erakarpen turistiko anitz dituena. Udalaren parean, bisitariek turismo bulegoa aurkituko dute. Zalantzarik gabe, lagungarri izango zaie euren egonaldian ikusi beharrekoaren berri jasotzeko. 

Nabarmentzekoa da herriaren alde zaharraren bisita, 1995.urtean Monumento Multzo izendatu zuten. Bertan, arte eta balio historiko askoko etxeak, dorreak, jauregiak eta erlijo-eraikinak ikus daitezke.

Ordutegia

Denboraldi altua (Aste Santua, uztaila eta abuztua)

Astelehentik igandera 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00

Denboraldi baxua (Urtean zehar)

Asteartetik larunbatera 11:00 - 13:00 / 16:00 - 18:00

Igande eta Jaiegunak : 10:00 - 14:00

Astelehenak itxita

Itxiera egun bereziak:  abenduak 24, 25 eta 31; urtarrilak 1 eta 6.

Helbidea Churruca Plaza s/n
Herria Mutriku
Telefonoa +34 943-603378
Webgunea
www.mutriku.eus
E-posta
turismo@mutriku.eus
Harremanetarako Marta Amonarriz