Hemen zaude: Hasiera Eskualdea Promozio liburuxka

Promozio liburuxka

2017ko martxotik Debabarrena Turismoak eskualdeko turismo liburuxka berria dauka. Honen helburua da eskualdearen promozioa sustatzea, diseinu eta irudi berritzaile bat erabiliz.

Debabarrena Turismok, 8 Udalekin elkarlanean, eskualdeko turismo liburuxka berria argitaratu du Debabarreneko eskaintza turistikoa aurkeztu eta ezagutzera emateko helburuarekin.


Dena eskura” lelopean, liburuxka berriak irudi modernoa, erakargarria eta berritzailea du. 21 orrialdetan argazki ikusgarriak aurki daitezke, baita bisitariarentzat informazio praktikoa eta Debabarreneko eskualdeari buruzko intereseko informazioa, modu erakargarrian aurkeztuta, natura, gastornomia, hondartzak, ondare historikoa, ondare industriala, artea edota kultura uztartuz. Bisitariak eskualdera erakartzeko elementu berri bat da, eskualdea ezagutu eta non dauden jakin dezaten.

Deskarga ezazu Debabarreneko turismo promozio liburuxka hemen