
Herri arrantzale eder honen biztanleak garai batean, balearen arrantzuan ibili ziren. Gaur egun ere jarduera ekonomiko garrantzitsuena arrantzarekin lotura zuzena duen industria da.
Mutriku, Gaztañeta eta Txurruka arrantzale ezagunen jaioterria dugu, mundu osoan ezagunak, bata itsas eraikuntzan egin zituen aportazio baliotsuengatik, eta bestea, Trafalgar-eko burrukan izan zuen jokaera heroikoarengatik.
Mutriku-ko alde zaharra, Gipuzkoako eta Euskal herriko aberats eta hobekien kontserbaturiko bat da. Bi enparantza ditu, eta kale estu eta adokinatuen bidez lotzen dira herria eta kaia. Kale eder hauetatik paseiatuz, arkitektura aldetik interes handiko etxe eta jauregi ugari aurkitzen ditugu, ahaztu ezinezko ibilaldi bat eskeintzen digutelarik, hala nola; Galdona jauretxea, Udaletxea eta Jasokunde ama Birjinaren eleiz neoklasikoa, non Zurbaran margolariari egozten zaion margo bat auki dezakegun.
Portura jarraituz, Txurruka etxea, Zabiel jauretxea ( XVI. mendea), Olarra- Mizkia etxea, Montalibet jauretxea, Berriartua dorretxea, eta Santa Katalina konbentua, non Flandiar eskolako bi irudi nabarmentzen diren.
Itsas tradizioa duen herri bitxi honetan, gastronomiak leku garrantzitsu bat betetzen du, izan ere, jatetxe eta erretegiak heri guztian barne zabaltzen bait dira. Orokorean, modu guztietan prestaturiko arain zaporetsuak egiten dira, baina espezialitate nagusiak, itsasapo eta " marmitakoa " dira.
Bestalde, azpimarkatu behar da Mutrikun dagoen kontserba industria garrantzitsua, bere kalitatearengatik gehien eskaturiko produktuak antxoak, atuna eta caviar-aren ordezkoa izanik.