Mendaro

Mendaro

Santa Ana baseliza

Tamaina txikiko herria biztanle kopuruari erreparatzen badiogu, ez ordea, herria inguratzen duen paisaje ederren handitasunari erreparatuz gero. Mendarotik abiatuz, mendizaleen gustuak asetuko dituzten zenbait irteera paregabe daude: Arno, Kanpanzar, Urnobieta, Gaintxipixa, Otarre etab...

Mendaroko bista panoramikoa

Kilimon bailararen inguru hau, jatorri karstikoko lurraldea, espeleologia egiteko leku benetan zoragarria da dituen leizeengatik. Guztietatik aipagarriena, Arrastoko koba da.

Kilimon eta Intxusai erreketan arrantza egin daiteke. Erreka benetan polit eta pasealeku apropos hauetan, urjauzi zoragarriak aurki ditzakegu.

Trinitateko eliza

Mendaro aurkituko dugu "Chocolates de Mendaro-Saint Girons" lantegia. 1850ean hasi ziren maila handiko txokolateak egiten, ahoz aho familiakoek gorde duten sekretu tradizionala erabiliz. Ezin gustagarriago lantegi txiki honi bisitaldia egitea, eta are gozagarriagoa bertako produktuak dastatzea.