
Mallabiak landa-giro nabaria dauka. Herrigunearen inguruan zelai berde eta mendi-hegal bikainak ikus daitezke; inguruko baserri ugariek edertasun handiko ikuspegia osatzen dute, han hemenka sakabanaturik, Euskal Herriko irudi tipikoa osatuz.
Inguruetako landa-auzo anitzetan ermita mordoa ere aurki dezakegu, hauetako gehienetan oraindik ere igandetan eta, jakina, jaiak ospatzeko antolatzen diren erromerietan, asko dira biltzen diren bertako bizilagunak.
Mallabiko bista panoramikoa.
Herri-kirolak dira Mallabia-ra gerturatzen gaituzten aspekturik interesgarrienetariko bat: idi-probak, harrijasotzaileak etab…izanik Abuztuan zehar ospatzen diren festen ekimen garrantzitsuenetarikoak.