Hemen zaude: Hasiera Eskualdea Gure herriak zuk nahieran MUTRIKU: benetazko itsas-zaporea

MUTRIKU: benetazko itsas-zaporea

Mutrikuko herri arrantzale eder honen biztanleak garai batean, balearen arrantzan ibili ziren. Gaur egungo jarduera ekonomiko garrantzitsuena ere arrantzarekin lotura zuzena duen industria da.

Mutriku, Gaztañeta eta Txurruka arrantzale ezagunen jaioterria dugu, mundu osoan ezagunak, bata itsas eraikuntzan egin zituen aportazio baliotsuengatik, eta bestea, Trafalgar-eko borrokan izan zuen jokaera heroikoarengatik.

Mutrikuko Alde Zaharra.

Mutriku-ko alde zaharra, Gipuzkoako eta Euskal Herriko aberats eta hobekien kontserbaturiko bat da. Bi enparantza ditu, eta kale estu eta adokinatuen bidez lotzen dira herria eta kaia. Kale eder hauetatik paseatuz, arkitektura aldetik interes handiko etxe eta jauregi ugari aurki ditzakegu, ahaztu ezinezko ibilaldi bat eskeintzen digutelarik, hala nola; Galdona jauretxea, Udaletxea eta Jasokunde ama Birjinaren eleiz neoklasikoa, non Zurbaran margolariari egozten zaion margo bat auki dezakegun.

Porturantz jarraituz, Txurruka etxea, Zabiel jauretxea ( XVI. mendea), Olarra- Mizkia etxea, Montalibet jauretxea, Berriartua dorretxea, eta Santa Katalina konbentua, non Flandiar eskolako bi irudi nabarmentzen diren.

Saturrango Hondartza.

Itsas tradizioa duen herri bitxi honetan, gastronomiak leku garrantzitsu bat betetzen du; izan ere, jatetxe eta erretegiak herri guztian zabaltzen bait dira. Orokorrean, modu guztietan prestaturiko arrain fresko zaporetsuak dastatu daitezke, baina espezialitate nagusiak, itsasapoa eta "marmitakoa" dira.

Bestalde, azpimarratu behar da Mutrikun dagoen kontserba industria garrantzitsua, bere kalitatearengatik produktu arrakastasuenak antxoak, atuna eta caviar-aren ordezkoa izanik.

 Mutrikuko informazioa turistikoa eskura izateko, deskargatu planoa hemen klik eginez.