Hemen zaude: Hasiera Eskualdea Gure herriak zuk nahieran MALLABIA: euskal landaren muina

MALLABIA: euskal landaren muina

Mallabiak landa-giro nabaria dauka. Herrigunearen inguruan zelai berde eta mendi-hegal bikainak ikus daitezke; inguruko baserri ugariek edertasun handiko ikuspegia osatzen dute, han hemenka sakabanaturik, Euskal Herriko irudi tipikoa osatuz.

Inguruetako landa-auzo anitzetan ermita mordoa ere aurki dezakegu, hauetako gehienetan oraindik ere igandetan eta, jakina, jaiak ospatzeko antolatzen diren erromerietan, asko dira biltzen diren bertako bizilagunak.

Herri-kirolak dira Mallabia-ra gerturatzen gaituzten aspekturik interesgarrienetariko bat: idi-probak, harrijasotzaileak, etab. izanik. Abuztuan zehar ospatzen diren festak dira ekimen garrantzitsuenetarikoak.

 

www.mallabia.eus