Hemen zaude: Hasiera Eskualdea Gure herriak zuk nahieran ELGOIBAR: makina eta erraminta, eskutik helduta

ELGOIBAR: makina eta erraminta, eskutik helduta

Elgoibar, bereziki, herri industrial bat da, eta bere produktu nagusia Makina Erremintaren fabrikazioa da. Honetaz gain, armen eta eskopeten eskuzko fabrikazioko industriek ere bizirik diraute, inguru honetako armagintza tradizionalaren jarraipen gisa..

Makina-Erraminta museoa, barrutik.

Bestalde, Elgoibarko herria, ibilaldi interesgarriak emateko aukera eskeintzen diguten mendi eder ugariz inguraturik dago. Karakate eta Hirukutzeta mendien arten, adibidez, Aita Barandiaren-ek izendaturiko "Trikuharrien bidea" aurkitzen da. Ibilbide honetan aztarnategi garrantzitsuak daude, trikuharri eta tumuiluak nabarmenduz.

Herri bizitzako gune garrantzitsu bat, eleizak udaletxeak, pareko arkupeetako etxebizitzek eta ibai aldera dagoen frontoiak osatzen duten barroko erako plaza eder bat da.