
Herrilade dinamikoa oso, bere gazteria eta giroagatik nabarmentzen dena. Gainera, bere zentru kulturaletan geroz eta ekintza eta iharduera gehiago dagoela esan genezake, hala nola: marrazketa, fotografia, keramikak, musika, antzerkia, folklore ospakizunak, etab…Gainera, kirol munduan ere mugimendu handia dago, mendizaletasuna, pelota, bai pala eta eskuz, bolo jokoa, eta abar.
Ermuko bista panoramikoa.
Bi jauregi: Valdespina-ko jauregia eta Lobiano-koa. Bi jauregi hauek harro sentitzeko arrazoiak ematen dizkiete Ermuatar guztiei, izan ere, lehengo kasuan, barroko garaiko aurrrekaldea paregabea bait da. Bigarren kasuan,berriz, Loviano-ko jauregiaren edertasuna errenzaimendu garaiko ezaugarrietan datza.
Ermua, Zubiaurre kalea.
Ondare arkitektoniko eder hauen zehar egindako ibilbidea bukatzeko, aipatu beharrekoa da Valdespina-ko jauregiaren eta Santiago Apostol parrokiaren kupulek eratzen duten multzo armonikoa.