Elgoibar

Elgoibar

Alzola jauregia, gaur egun kultura etxea

Elgoibar, bereziki, herri industrial bat da, eta bere produktu nagusia Makina Erremintaren fabrikazioa da. Honetaz gain, armen eta eskopeten eskuzko fabrikazioko insustriek ere bizirik diraute, inguru honetako armagintza tradizionalaren jarraipen gisa.

Bestalde, Elgoibarko herria, ibilaldi interesgarriak oso emateko aukera eskeintzen diguten mendi eder ugariz dago inguraturik. Karakate eta Hirukutzeta mendien arten, adibidez, Aita Barandiaren-ek izendaturiko " Trikuharrien bidea " aurkitzen da. Ibilaldi honetan aztarnategi garrantzitsuak daude, trikuharri eta tumuiluak nabarmenduz.

Herri bizitzako gune garrantzitsu bat, eleizak udaletxeak, pareko arkupeetako etxebizitxzek eta ibai aldera dagoen frontoiak osatzen duten barroko erako plaza eder bat da.

San Lorenzo auzoa, Elgoibar

Hirigunetik kanpora, Alzolako auzoan, Alzolako Bainu-etxea dago, XIX. mendean ospea lortu zuena bertako ur bero eta gaziak gernu-bideetako gaixotasunei aurre egiteko apartak zirela-eta. Alzolako auzoan Andonaegi Jauregi handientsuaren aurriak ere aurkitzen ditugu.Zabale-Dorre Baserria herriko kanpoaldean dago, San Antolin auzoan, eta bertatik bailaratxoa ikus daiteke. Dorre-etxe honek jatorrizko zati asko dauzka: arku puntuduneko portadak, leihate bikiak, apuntatuak, gezileihoak, modiloiak eta gainerakoak.

Honen inguruan "Apraiz Bekoa" baserria dago, bere ur-errotarekin guztiz baliotsua den ondare historikoa delarik.