Eibar

Eibar

Eibar, armagile hiria bezala ezaguna, eskualdeko hiri nagusi gisa agertzen zaigu, biztanlegoaren gehiengoa han bizi delarik. Industrial tradizio handiko hiria, pixkanaka hirugarren sektorea zuzpertzen ari da, inguruko enpresa eta pertsonei zerbitzuak eskeiniz.

Arrateko santutegia, Eibar (Gipuzkoa

Eibarko Arrate Amaren Santutegia, Eibartar eta bailarako biztanle guztientzat leku guztiz berezia da, Arrate-ko Amari buruzko lehengo berriak XII. mendekoak izanik.

Ondare arkitektonikoak, beste bitxi preziatu batzuk ere hartzen ditu kontutan, hala nola; San Andrés eleiza bikaina, Unzueta dorretxea, "Markeskua" jauregia, Aldatse-ko jauregia, edota Udaletxea bera.

Eibarko panoramika

Eibar mendi artean hazi den herria da.

Kultura eta kirolaren inguruan egiten diren ekintza ugariengatik nabarmentzen da, batez ere, Eibar. " Portalea" izeneko Kultur Etxe interesgarrian kalitatezko erakusketa ugari egin ohi dira.

Bestalde, Eibar-ko Hezkuntza Zentruan antzerkiaren inguruan ekintza eta iharduera anitz egiten dira. Eta Unbeko kirol gunean eskaintzen den aukera. Hauek ez dira, Eibar-en egiten diren ekintza batzuen adibideak besterik.

Santa Kurutz ermita, Eibar

Bestalde, Ignacio Zuloaga margolari famatuaren jaioterria izateagatik ere da ezaguna Eibar, non, Arrate Amaren Santutegian dituen lau margo kontserbatzen diren. Gainera, damaskinadore eta marratzaile artistek onespen handi bat merezi dute, izan ere, beren lan xume eta neketsuak mundu osoan ezagunak bait dira. Gaur egun, salmenta puntu gutxi batzuetan lortu daitezke, nahiz eta kasu gehienetan, agindu bidez egin behar den.