Hemen zaude: Hasiera Eskualdea Egin zaitez kolaboratzaile! Lehiakortasun Programetan parte hartzeko aukera

Lehiakortasun Programetan parte hartzeko aukera

Debabarrena Turismoko Lehiakortasun Programak Basquetour-ek diruz lagunduta eta Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, babestuak daude. Debegesatik kolaboratzaileentzat kudeatzen eta eskaintzen diren programak ondorengoak dira:

1.- SICTED Programa

  • Azelerazio-zikloa: programan parte hartzen duten enpresa berriei zuzendua. Urte baten epean burutu behar da eta programaren baitan jasotzen dira 5 prestakuntza-saio, 3 tailer, 3 bisita tekniko eta kanpo-ebaluaketarako bisita.
  • Bereizketa ziklo azeleratua:  2 orduko iraupeneko formakuntza saio boluntarioa eta kanpo-ebaluaketa.
  • Berrikuntza eta jarraipen zikloa: programan esperientzia duten enpresak. Bi orduko trebakuntza-saioa eta kanpo-ebaluaketa aurreikusten dira.

2.- ITK Programa

  • Maila lortzea: Tecnaliak egindako diagnosia, 3 jarraipen bisita eta kanpo-ebaluaketa egiten dira. Diagnosian trebakuntza saioen beharra identifikatuz gero, tailerrak antolatuko dira.
  • Mailaren mantenua: jarraipen bisita bat eta kanpo-ebaluaketa.

3.- EKOLABEL eta Energia Eraginkortasuna programak

  • EEE Euskal Energia Erakundeak BASQUETOUR-en lankidetzarekin bultzatutako programak dira.
  • Proiektuaren garapena ezagutzeko asmoz, proiektuaren eragileekin batera gauzatuko dira bisitak. Enpresari, kanpo-ikuskapenaren arduraduna den enpresari begira, babesa eta laguntza eskaintzen zaizkio.

Gainera, lehiakortasun programen baitan, aholkularitza tekniko pertsonalizatua eta dagokion plataformaren kudeaketa eskaintzen dira, baita Basquetour-ekin bitartekaritza ere.