Hemen zaude: Hasiera Eskualdea Egin zaitez kolaboratzaile! Debabarreneko Klub Gastronomikoaren kide izateko aukera

Debabarreneko Klub Gastronomikoaren kide izateko aukera

Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide izan daitezke BASQUETOURek ezarritako irizpideak betetzen dituzten Debabarrena Turismoko enpresa kolaboratzaileak. Horrela, klubaren ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute, eta, nola ez, egiten den komunikazioan eta difusioan.

1.- Programan parte-hartzeak honako hau dakar:

  1. Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide izateko ezarritako konpromisoak betetzen dituen egiaztatzeko aurre-ebaluaketa.
  1. Hobekuntza-planaren gauzatzea.
  1. Ebaluazioa.

2.- Debabarrena Gastronomikako webgunea:

Kolaboratzaileek euren establezimenduaren fitxa esklusiboa daukate.

3.- Debabarreneko klub Gastronomikoaren promozio ekimenetan parte-hartzea

(adibidez: Debabarrena Tripontziak)

4.- Euskadi Gastronomikan promozioa (Basquetour)

Euskadi Gastronomika gidan jasota egotea, bertan klubeko kide guztien datuak eta kontaktuak ageri dira. Gida honako leku hauetan zabaltzen da:

  • Basquetour-en eskutik, Euskadi Gastronomikoa lelopean azoketan partaidetza.
  • Euskadiko turismo bulegoetan.
  • Klub Gastronomikoko kide diren enpresa guztietan.
  • Gida Gastronomikoa Euskadi Turismoren webgunean dago argitaratuta, bisitari kopuru eta zabalkuntza handia dituen ataria.