Deba

Deba

Debatik Zumairako kostaldearen panoramika

Debak milaka bisitari hartzen ditu urtean zehar, inguruko parajeetako edertasunak, bertako jendearen izaera abegitsuak eta era ezberdinetako kultur eskaintzak erakarrita.

Deba ibaiaren estuarioaren eskuinaldean kokaturik dagoen herri honetan bi hondartza eder aurki ditzakegu: Debako hondartza eta Lapari hondartza. Biak hare beltza duten hondartzak dira, inguruko mendiak arbelazkoak direlako.

Debako Hondartza

Debako hondartzaren panoramika.

Kostaldeko erakargarriez gainera, Deba inguratzen duten mendi gailur samurretara igotzeko aukera dago, non kostaldeko panomarika izugarriak mirestu daitezkeen.

Honetaz gain, herrigune bertatik abiatuz, Santa Catalina edo Aitzuriko puntaraino ere paseo eder eta politak egin daitezke. Debako ingurunean nekazal turismoak geroz eta garrantzi handiagoa ari da hartzen, erreferentzi puntu nagusia Lasturko bailara izanik.

Casa Campo, Deba (Gipuzkoa)

Hiribarnearen erdialdean kokaturik, Debako Santa maria eliza aurkitzen da, monumento nazionala eta euskal gotikoaen bitxia. Bere osotasunetik, klaustroa eta elizpe polikromatioa nabarmentzen dira gehien; bi ezaugarri hauek lehenengo eraikuntzatik mantentzen dira, XV. mendekoa berau.

Ekaingo leizezuloko zaldien irudiak

Gainera, ez dugu ahaztu behar Deba dela Euskal Historiaurreko gune berezia, Ermittia, Urtiaga eta Gazteluko aztarnategiekin. Hala ere, gure bitxirik preziatuena, EKAIN kobazuloa da, labar arteari dagokionez munduan diren bost haitzulo garrantzitsuenetariko bat izanik.