Hemen zaude: Hasiera Eskualdea 10 arrazoi gu bisitatzeko ONDARE HISTORIKOA

ONDARE HISTORIKOA

Harribitxi gotikoak eta altxor ezkutuak

»Ekain kobazuloa, Deban. Labar-pintura garrantzitsuak ditu, eta UNESCOren Gizadiaren Ondare da 2008. urtetik. Haren erreplika bisitatu daiteke: Ekainberri.

»DONE JAKUE bidearen Iparraldeko Bidean (UNESCO-ren Ondarea) Deba atzendenlekua da eta bertan erromesen ostatua dago. Bidea, gainera, Mutrikuko landagune ederretatik pasatzen da, eta aterpetxe bat ere aurkituko dugu han.

»Debako Alde Zaharraren bihotzean dago Santa Maria eliza, Monumentu Nazionala eta euskal gotikoaren altxorra. Azpimarratzekoak dira haren klaustroa eta XV. mendeko ataria.

»Mutrikuko monumentu multzoa. Euskadiko Kultur Ondare izendapena du. Mutrikuko Alde Zaharreko kaleetan galtzea euskal kostaldearen historiaren zati handi bat ezagutzea da. Gainera, hainbat pertsona ospetsuk utzitako aztarna ere ikus daiteke, hala nola Cosme DamianTxurruka eta Antonio Gaztañeta nabigatzaileek utzitakoa.

Debako Elizako Klaustroa.