Hemen zaude: Hasiera Eskualdea 10 arrazoi gu bisitatzeko KULTURA

KULTURA

Jarri gure azalean urte osoan. Be basque.

»Nekazaritza- eta ganadu-azokak. Gure udalerri guztietan egiten dira azokak, eta tokiko lehengai ekologiko onenak jartzen dira salgai.

»Euskal Jaiak Debabarrenean. Euskararen inguruan eraiki da euskal kultura osoa. Ukitu tradizional eta folklorikoekin, Euskal Jaiak dira kultura horren agerraldi gorena (Ermuan, apirilean; Eibarren, maiatzean; Mendaron, ekainean; Mutrikun, ekainean; Soraluzen, ekainean; Elgoibarren, abenduan –Gabon Zahar–; Deban, irailean; Mallabian, urrian).

»Sokamuturra eta entzierroa Deban. Festetan ohikoa da entzierro eta sokamuturrak egitea. Zezen festa horiek tradizio handia dute Mutrikun, Soraluzen eta Elgoibarren.

»Herri-kirolak, Euskadin landa-ingurunean tradizionalki egin izan diren kirolak.

»Erromeria Eguna, Soraluzen. Festa horretan ez dira falta izaten euskal abesti eta dantza tipikoak. Ekainaren hasieran egiten da.

Errosarioko Ezpatadantza, Elgoibar.