Hemen zaude: Hasiera Eskualdea 10 arrazoi gu bisitatzeko KIROLA

KIROLA

Aktibatu gurekin

»Surfa eta Stand Up Paddle-a. Ibil zaitez Santiago eta Sakoneta hondartzetako olatuen gainean, Deban, eta Alkoleako kalakoetan, Mutrikun.

»Mendi-ibilaldiak. Paseatu gure haranetatik igarotzen diren 12 ibilbide berdeetan. Ibilbideok ezin hobeak dira Nordic Walking-a praktikatzeko.

»Eskalatu Olatz-Kobalde bailaran, bai eta Saturrarango hondartzan ere, konglomeratuzko hormatxo batean.

»Gure kostaldean praktikatzeko beste ur-kirol batzuk: urpekaritza, kayaka eta piraguismoa.

Gozatu edota parte hartu

»Running gunea. Debabarrenean, zenbait lasterketa proba egiten dira. Besteak beste: Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (Elgoibar), Deba Xtrem triatloia (Deba), KilimonTrail (Mendaro), ArnoTrail mendi lasterketa eta Mutrikuko triatloia (Mutriku).

»Futbola eta euskal pilota. Primerakoak, Eibarren. Gainera, ziklismoan ere dena ematen dute eibartarrek Euskadiko Itzulian, Arrateko igoeran. Mendi horretan, bestalde, badaude plater tiroketarako bi zelai, Estatuko ligako zirkuituaren barruan.

»Igeriketa. Irailean, Flysch Beltza egiten da, igeriketako zeharkaldi bikoitz bat Saturrarango hondartzaren eta Mutriku eta Deba udalerrien artean.

»Mutriku eta zesta-punta. 122 jokalari eman ditu Mutrikuk historian zehar. Deskubritu munduko kirolik ikusgarrienetako baten indarra.

Eibar Futbol Taldea, Lehen Mailan.