Hemen zaude: Hasiera Eskualdea 10 arrazoi gu bisitatzeko GURE HONDARTZAK

GURE HONDARTZAK

Haietan gal zaitezen. Edo zure burua aurkitu dezazun. 

1.Saturraran. Gipuzkoako lehenengo hondartza mendebaldetik hasita, basati eta ederrenetakoa. Gune nudista ere badu, ezkutuan, begiluzeetatik babestua.

2.Zazpi Hondartzak. Kala harritsuen segida malkartsu eta basatia. Zerbitzurik gabeak, baina ederederrak.

3.Mutrikuko hondartza. Hareatza txiki bat kai ondoan,itsasoko urezko bi igerileku naturalen artean.

4.Alkoleako Kala. Errekarrizko hondartza, kostaldeko ikuspegi zoragarria duena. Olatu ezin
hobeak surflari arituentzat.

5.Ondarbeltz. Hondar ilun eta fineko hondartza Debako herrigunetik gertu.

6.Santiagoko Hondartza. Debako herrigunearen ondoan, eguzkia hartzeko eta bainatzeko hondartza handia.

7.Lapariko hondartza. Flysch Beltza. Han azaleratzen dira Debako septareak.

8.Sakonetako Hondartza. Kala txiki bat Deban. National Geographic aldizkariak bere argazki albumean jasoa du Euskal Kostaldeko Geoparkeko harribitxi hau.

Saturrarango hondartza. / Argazkia: Julen Unamuno