Sosola

« Aurrekoa - Hurrengoa »

Sosola

 

Eibar

Ezaugarriak
  • XV. mendeko baserria, Monumentu Historiko izendatua.
  • Logela bikoitzak: 4 (ezinduentzat egokituta).
  • Denek dute bainugela, telebista, Internetera konexioa eta beroketa-sistema.
  • Gosaria: ekologikoa, prezioan sartua.
  • Ekintzak: okintza ekologikoa, nekazaritza eta abeltzaintzako produktu ekologikoak.
Prezioa
  • Logela bikoitza: 80€(Gosaria barne).
  • Gehi %7 B.E.Z
Salmentan dituzten produktuak
  • Nekazaritza ekologikoa lantzen dute.
  • Etxeko gazta eta egur-labean egindako ogi ekologikoak.
  • Barazki eta fruta ekologikoak.
Kokapena
Mandiola Auzoa (sarbidea, Amaña auzotik).
Sosola Nekazalturismoaren kokapena
Harremanetarako
Tel.: 943 208 176
e-posta: sosola@sosola.com
www.sosola.com

Sosola baserria Urko mendiaren magalean aurkitzen da. eibarko herritik 1,5 km eskasera. Ohiko baserria izanik, gure erronka nagusia etxaldea eraberritu eta bertatik bizitzea da. Horretarako berebiziko apostua egin dugu originaltasuna eta dibertsifikazioaren alde: Baserria monumentu historiko modura katalogatu ziguten eta egokitzapen lanak kontu handiz egin ditugu, ezaugarri historikoak gordeaz (XVI mendekoa). Lau logela bikoitzak, egongela handia eta sukaldea gusto handiz apainduak daude. Giro goxoa sortzea izan da gure asmoa.

Nekazaritza jarduerari eusten diogu. Badira hamar urte nekazaritza biologikoan dihardugula. Gure produktuak dira, hain zuzen ere, bezeroei eskeintzen diogunak gosaritarako: ogi biologikoa, gazta, marmelada, fruituak, barazkiak,...

Gaur egun 100 ardi, 5 behi, baratza eta okindegia martxan ditugu. Nekazaritza jarduera hau Urko mendia ekologikoki berreskuratzeko asmoa duen egitasmo baten barruan txertatzen da.


« Aurrekoa - Hurrengoa »