Arruan Haundi

« Aurrekoa - Hurrengoa »

Arruan Haundi

 

Lastur, Deba

Ezaugarriak
  • Mendi inguruan kokatutako baserria da, itsasotik gertu (6 km.ra). Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik 55 km-tara dago. Aktibitate nagusia nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa dira eta bisitariei produktuak ekologikoak eskaintzen dizkie.
  • Bi etxe oso, bata 6 pertsonakoa eta bestea 4koa (2 ohe gehigarri). Sukaldea bezeroentzat. Ezgaituentzat egokitutako etxea. Gune berdeak inguruan.Berogailua sukalde, bainu eta logeletan, tximinia, telebista, barbakoa, frontoia eta ataria.
  • Enpresa bilerak egiteko tokia: aretoa, pizarra, ordenagailua, proiektoreak, internet...
  • Alemanez, frantsesez, holandesez, euskaraz eta gazteleraz hitzegiten dugu.
  • Urte osoan alokatzen ditugu bi etxeak, sukaldeko ontziak, ohe-jantziak eta abar barne. Baserrian bertako produktuak salgai: gazta, gurina, mermelada, ogia etab.
  • Eskaintzen ditugun aktibitateak: Energia Berriztagarrien Parkera bisita, Lastur eta Deba Ibaian multiabentura eta Biodibertsitatea, bertako arrazen berreskurapena.
Prezioa
  • Arruan 1, etxe osoa(6 plaza), bainu 1: 97 euro denboraldi baxuan eta 116 euro denboraldi altuan (BEZ barne);
  • Arruan 2, etxe osoa (4 plaza), 2 bainu: 97 euro denboraldi baxuan eta 116 euro denboraldi altuan (BEZ barne);
  • Eskaintza: okupazio osoaren gainean, %10eko deskontua, denboraldi baxuan.
Kokapena
Lastur Auzoa. Gi-3292.
Harremanetarako

Tel.-Fax: 943 603 704

e-posta:mezuak@lastur.net

www.lastur.net

Arruan da nire izena, haranaren sakonean harri artean esan nahi du. Badirudi XVI mendean jadanik ni eraiki ninduten orubea bazegoela, "Arrubia"-ko burdinola izan nintekeen. Mendian nago, itsasotik gertu (9 km.), Herrialdeko gune geografikoa den leku lasai batean, (Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik gutxi gorabehera55 km-tara).

Gaur egun bertan bizi den familia (Guillermo, Kontxi, Eguzkiñe eta Ihintza), nekazal ihardueran aritzen da, inguratzen gaituen natur ingurugiroarekiko guztizko errespetuarekin, era ekologikoan egiten dute, zabor gehienak birziklatuz eta berrerabilgarriak direnak baztertuz, energia eskuratzeko eguzkia eta haizea erabiltzen dute, eta beraien behi eta ardien esnea gazta goxoan, yogurra, gurina.... etab.-ean bilakatzen dute. Guzti hori hona iristen den bidaiari ororen eskura dago.

Bisitariak 6 pertsonentzako gaitasuna duen etxea edota 4 pertsonentzako etxea aukera dezakete, biak osorik alokatzen dira eta guztizko independentziarekin, giltzak bertan emango dira. Euren egonaldia gurekin igaro behar duten elbarrituek, erreserbatu aurretik, gurekin hitzegitea komeni da.

Mendi artean ibiltzea eta galtzea atsegin zaionak baditu itsasoraino heltzen diren bidezidor errazak. Atsegin handiz eskaintzen da paraje natural, eraikin, museo, etab-rri buruzko informazioa. Oso ondo jateko gertu dauden lekuak.

Etxeko animaliak ez dira ongi etorriak euren bertako kideengatik, batez ere txakurrak badira, Txiki, Lai eta Txilai-ek (artzai txakurra), ez dute lehia gustoko, hala ere poz-pozik daude bisitekin, gehiegi mimatzen diete....


« Aurrekoa - Hurrengoa »