Hemen zaude: Hasiera Albisteak Trikitilariak, bertsoak eta herri kirolak Mendaroko Aingeru Guardako jaietan, ostegunean eta igandean

Trikitilariak, bertsoak eta herri kirolak Mendaroko Aingeru Guardako jaietan, ostegunean eta igandean

2018/02/26
Martxoaren 1ean ekingo zaie jaiei, eta igandean, martxoak 4, amaituko dira.

Beste behin ate joka dira Mendaroko Aingeru Guardako Jaixak. Izen berbera duen Jai Batzordeak antolatuta, eta Mendaroko Udalaren laguntzaz, ostegunean, martxoak 1, hasiko dira festak, goizeko 11:00etan ospatuko den meza nagusiaren eskutik.

Igandea, martxoaren 4a, izango da ezbairik gabe egun handia, euskal tradizioz jositako jardunaldia izango baita: 11:45 herri kirolen erakustaldia egingo da, eta trikitali zein bertsolariek goizaldea ederto girotuko dute. 12:30ean meza nagusia egingo da, eta ondoren, trikiti soinuek eta bertsoek jarraituko dute, Aingeru Guardako Jaixak behar bezakla amaitzeko.

 

Trikitilariak, bertsoak eta herri kirolak Mendaroko Aingeru Guardako jaietan, ostegunean eta igandean

Ostegunean hasiko dira Mendaroko Aingeru Guardako Jaixak.