Hemen zaude: Hasiera Albisteak Soraluzeko San Martzial auzoko jaiek jarduerez jositako hilabeteari hasiera emango diote

Soraluzeko San Martzial auzoko jaiek jarduerez jositako hilabeteari hasiera emango diote

2017/09/01
Asteburu honetan, irailak 2 eta 3, San Martzialgo auzoak hainbat ekintza hartuko ditu jaien bueltan. Bertako festez gain, irailaren 15ean Merced eguna ospatuko da; 16an, Marraskilo Tour mendi proba egingo da, eta iraila behar bezala amaitzeko, Benitxo Lertxundi abeslariak kontzertua eskainiko du herrian

Soraluzek ospakizun mordoxka hartuko ditu irailean. Bihar eta igandean, irailak 2 eta 3, San Martzial auzoko jaiak abiatuko dira goizeko 09:30ean, mendi irteeraren eskutik. Bertan parte hartzen dutenek, ondoren egingo den bazkarira joan daitezke. Arratsaldean, jokoak izango dira etxeko txikienentzat. Ondoren, dantza egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek DJ baten musika-doinuekin. Arratsaldeko 20:00etan Txapelen Jaurtiketa lehiaketaren bigarren edizioa egingo da.

Jaiek igandean jarraituko dute, ondorengo jarduerekin: 12:30ean meza egingo da auzoko ermitan, geo paellla lehiaketa eta dastaketa ospatuko da, eta arratsaldean, tokiko dantzen ikuskizunaz gozatzeko parada edukiko dute bertaratzen direnek. Mus eta toka txapelketa, larrabehiak, eta jardunaldia ezin hobeto amaitzeko, txokolatada eskainiko da.

San Martzial jaiez gain, irailak 15ean Merced eguna ospatuko da,eta 16an, Marraskilo Tour mendi lasterketa klasikoaren txanda izango da.

Ibilaldiak egitea gustuko dutenek, oraindik ere aukera dute Dolmenen Ibilbideko bisita gidatuetan izena emateko, zehazki, 10ean edota 24ean egingo diren irteeretako batean. 30ean, iraila behar bezala agurtzeko Benitxo Lertxundik kontzertua emango du herrian.

Soraluzeko San Martzial auzoko jaiek jarduerez jositako hilabeteari hasiera emango diote

Hilaren 16an Marraskilo Tour mendi lasterketa ospatuko da. / Argazkia: plaentxia.eus