Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santa Ageda, Santa Eskea baserriz baserri, opera, zinema edota hil bukaerako azoka Elgoibarren gozagarri otsailean

Santa Ageda, Santa Eskea baserriz baserri, opera, zinema edota hil bukaerako azoka Elgoibarren gozagarri otsailean

2018/01/30

Elgoibarko Udalak otsaileko kultur agenda plazaratu berri du, hil horretan Debabarreneko herri honetan egingo diren kultur jarduera guztiekin.

Ezin ahaztu otsailean Santa Ageda eguna ospatzen dela, eta Elgoibarren, eskualdean eta oro har, Euskal Herri osoko txoko guztietan Ageda Deunaren jaia ospatzeko ohitura handia dagoela.

Halaber, otsailaren 4an, igandean, herritarrek eta bisitariek Santa Eskean aritzeko parada izango dute Elgoibarko kaleetatik zein baserriz baserri, usadio zaharrek agindu modura.

Otsaileko egitarau zabala osatzen dute, besteak beste, film proiekzioek, haurrentzako ekintzek, opera, dantza edota antzerki emanaldiek, eta makina bat gastronomia ekimenek. Gozatu Elgoibarko kultur jarduerez familia giroan!

Santa Ageda, Santa Eskea baserriz baserri, opera, zinema edota hil bukaerako azoka Elgoibarren gozagarri otsailean

Elgoibarko otsaileko kultur egitarauaren azala