Hemen zaude: Hasiera Albisteak Organo eta saxo kontzertua larunbatean Mutrikun II. Flysch Nazioarteko jaialdiaren baitan

Organo eta saxo kontzertua larunbatean Mutrikun II. Flysch Nazioarteko jaialdiaren baitan

2017/06/27
  • Debabarrena
  • DEBA
  • Kultura
  • Mutriku
  • SANTA MARIA ELIZA
  • Turismoa
  • Eunate XXI
  • Organoa
  • Kontzertua
Eunate XXI organo eta saxofoi bikoteak emanaldia eskainiko du herriko parrokian arratsaldeko 20:00etan. Debabarreneko herri arrantzale hartatik Debara igaroko da jaialdia, uztailaren 15ean, larunabtean. Santa Maria Elizan izango da ikuskizuna, Monica Melcova organu-jotzaile eslobeniarraren lidertzapean. Mutrikuko eta Debako kontzertuak dohainik dira. TSendos conciertos son gratuitos.

Flysch Nazioarteko Organo Jaialdiaren II. edizioaren baitan Mutrikuko elizak kontzertu bat hartuko du larunbat honetan, uztailak 1. Organu eta saxofoia uztartzen dituen emanaldia izango da.

Gaueko 20:00etan hasiko da Eunate XXI izeneko bikotearen kontzertua. Talde horrek Mendebaldeko Pirineotako doinu eta espresioak taularatzen ditu, Ana B. Garcia eta Josetxo Goia-Aribe interpreteen eskutik, saxofoi eta organo-jotzaileak, hurrenez hurren. Sarrea doakoa da.

Jaialdiak Deban egingo du geldialdia uztailak 15 larunbatena

Mutriku eta Deba, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkean kokatuak, izango dira organo jaialdi honen bi eszenatoki garrantzitsuenetakoak. Mutrikun uztailaren 1ean emanaldia ospatu ostean, Debako Santa Maria Elizak uztailaren 15ean, larunbata, gaueko 20:00etan musika piktorikoa ardatz duen ikuskizuna hartuko du. Monica Melcova organojole eslobakiar handiak barrokoko piezak jo eta interpretatuko ditu Félix Anaut, nazioarteko ospedun margolariaren obrari musika jartzeko. Honen obra, barroko berantiarrean inspiratua, aldarean jarriko den pantaila handi batean proiektatuko da musika ari den bitartean.

Organo eta saxo kontzertua larunbatean Mutrikun II. Flysch Nazioarteko jaialdiaren baitan

Eunate XXI organo bikoteak datorren larunbatean, uztailak 1, kontzertua eskainiko du Mutrikuko parrokian arratsaldeko 20:00etan

Albiste erlazionatuak