Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika, zezenak eta beste hainbat jarduera asteburu honetan Debarren Eguna ospatzeko

Musika, zezenak eta beste hainbat jarduera asteburu honetan Debarren Eguna ospatzeko

2017/05/16
Debarrek urtero lez euren eguna ospatuko dute maiatzaren hirugarren astean. Hilak 21 izango da egun handia, baina asteburu guztian zehar ekintza anitz izango dira gozagarri bisitari zein bertakoentzat

Datorren ostiralean maiatzak 19 ekingo zaie Debarren Eguneko jarduerei. Egitaraua igandera arte, hilak 21, luzatuko da. Hala, ekintza ugari izango dira asteburu osoan zehar, bisitari eta bizilagunen gozamenerako.

Musika, zezenak, sokatira, erraldoiak eta dantzak izango dira, besteak beste, adin guztietako debarrentzako eta bisitarientzako.

Musikak emango dio hasiera egitarauari. Hasteko, Kalean Kantuz arituko da kaleak musikaz girotuz. Debako Musika Bandak eta Jazz laukoteak kontzertua eskainiko digute Elizan eguna amaitzeko.

Larunbatean, berriz, XXV. Haur Margo Lehiaketa ospatuko da goizean zehar. Banda gazteak eta Debako gaiteroek girotuko dituzte kaleak eguerdian eta arratsaldean Euskadiko Sokatira txapelketaren finala egingo da Kalbeton zumardian. Horren ondoren, umeentzat entzierroa egingo da gurditxodun zezenekin.

Hala eta guztiz ere, Debarren Egunak igandean izango du bere jardunaldi handia. Diana, entzierroa, meza nagusia San Roke ermitan, erraldoien konpartsen desfilea eta alardea, eta Gure Kai dantza taldearen aurreskua izango ditugu, besteren artean.

Egitaraua

Maiatzak 19, ostirala:

    • 19:00etan: Kalean Kantuz

    • 22:00etan: Debako Bandaren kontzertua Elizan Jazz laukotearekin.

Maiatzak 20, larunbata:

    • 9:30-10:30: Haur margo lehiaketarako izen-ematea udaletxe azpian

    • 13:00ean: Kalejira Banda Gaztea eta Debako gaiteroekin

    • 17:30ean: Euskadiko Sokatira txapelketaren finala Kalbeton zumardian

    • 18:00etan: Umeentzat entzierroa: gurditxodun zezenen I. kontzentrazioa

    • 20:00etan: Kalejira Debako Bandarekin

    • 23:30ean: Erromeria Foruen plazan Gaubela taldearekin

Maiatzak 21, igandea:

    • 8:00etan: Diana Lizarrako gaiteroekin

    • 9:00etan: entzierroa eta ondoren sokamuturra

    • 11:00etan: Meza nagusia eta ezpata-dantza San Roke ermitan. Ondoren, herriko elkarteek eskainitako salda eta txorizoa

    • 11:45ean: erraldoien konpartsen desfilea: Javier Bozal, Bergara, Iruñea Donibane, Noain eta Deba.

    • 13:00ean: Gure Kai dantza taldearen eskutik aurreskua

    • 17:00etan: Haur margo lehiaketako sari banaketa Kultur Elkartean

    • 18:00etan: erraldoien alardea Plaza Zaharrean

    • 19:00etan: erromeria Foruen plazan Gaubela taldearekin

Musika, zezenak eta beste hainbat jarduera asteburu honetan Debarren Eguna ospatzeko

Zezenak Debarren Egunean. / Argazkia: JLLazkanoDeba (DV)