Mallabia, binakako pilota txapelketako topagune

2017/01/27
Mallabia, binakako pilota txapelketako topagune
Debabarreneko udalerriko pilotalekuak Euskadiko Pilota Ligako Binakako Txapelketa ospetsuaren final laurdenak hartuko ditu gaur ostirala hilak 27, gaueko 21:00etan.

Mallabiako Pilotalekua Euskadiko Binakako Pilota Txapelketako zirkuituaren barruan dago. Hala, gure eskualdeko herrian ospatuko dira gaur ostirala, urtarrilak 21, iluntzeko 21:00etan, liga horretako final laurdenak. Punta-puntako pilotariak izango dira aurrez aurre: Urrutikoetxea eta Imaz bikotea Victor eta Albisuren aurka. Prezioa: udaletxean aldez aurretik, 20 euros; lehiatilan, 25 euro.