Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larunbat honetan errota, taloak eta herri-jolasak familia osoarentzat

Larunbat honetan errota, taloak eta herri-jolasak familia osoarentzat

2017/11/21

Gaztetxoenak izango dira abentura honetako protagonistak. Lasturko errota zaharrean artoa eho ondoren, irinaz taloa egiten ikasi eta txistorrarekin jango dute. Jarraian, xarma berezia duen Lasturko plazan elkartu eta euskal jolas tradizionaletan arituko dira: txingak, sokatira, lokotx biltzea, zaku lasterketa… Haurrek zein helduek ongi pasatzeko aukera izango dute.

  • Iraupena: 03:00
  • Bisitari kopuru mugatua: 25
  • Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak.
  • Prezioa: 15,00 €(12 urtetik beherakoentzat: 8,00 € )

Informazio gehiagorako egin klik hemen.

Larunbat honetan errota, taloak eta herri-jolasak familia osoarentzat

Etxeko txikienek izugarri gozatuko dute taloak Lastur eraran prestatuz. / Argazkia: Geoparkea