Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kultur eskaintza zabala antolatu du Eibarko Udalak udazkenerako

Kultur eskaintza zabala antolatu du Eibarko Udalak udazkenerako

2017/10/02
Lolita Flores, Andrea González edota The Godfathers eta Mikel Erentxunen edo Supertramp-en ordainetan egindako kontzertuak dira ekitaldi aipagarri batzuk.

Eibarko Udalak kultur agenda zabala prestatu du udazkenerako publiko guztiei zuzendutako ekitaldi ezberdinekin: antzerkia, dantza eta musika zuzen-zuzenean (blues, rock edo musika klasikoa).

Azaroaren 10ean, Lolita Floresek, Luis Mottolarekin batera, 'Prefiero que seamos amigos' komedia taularatuko du Coliseoan.

Musikari dagokionez, honako kontzertu hauek eskainiko dira: Mikel Erentxun kantariarena, urriaren 31n, Andrea González Caballero eibartar gitarra-jotzailearena, azaroaren 24an, edota Logical Group taldearena, abenduaren 28an.

Halaber, Portalea Kultur Etxeak Julián Maeso Band-en, Sugar Daddy and The Cereal Killers-en edota The Godfathers britainiarren (urriaren 22an), ikuskizunak hartuko ditu.

Coliseo Antzokiak, berriz, honako talde hauek hartuko ditu: Egigureneko Andres Orkestra, Hungariako Lautitia Children´s Choir, Trío Medianoche, Usartza Txistulari Banda eta 'Cielito' Musika Banda (urriaren 22an, azaroaren 19an eta abenduaren 17an). Bestalde, dantzak ere bere protagonismoa izango du Fernando Hurtadoren 'Lorez lore' ikuskizunarekin eta Paula Quintana konpainiaren 'Latente' espektakuluarekin.

Antzerkia eta arte eszenikoak

Coliseoak, besteak beste, honako ikuskizunak hartuko ditu: Asier Serrano eibartarraren 'Linbotarrak' urriaren 27an; 'Viaje al fin de la noche' (Proyecto 43.2); 'Eroski paraíso' (Chévere); 'Muxu' (Tanttaka); 'Jon Braun' (Anita Maravillas-Portal 71); 'Rudo' (Manuel Alcántara konpainia); 'Idot Show' (Ados Teatroa); 'Gu' (Borobil), eta 'Alizia lurralde miresgarrian' (Glu Glu konpainia).

Kultur eskaintza zabala antolatu du Eibarko Udalak udazkenerako

Mikel Erentxun abeslariak kontzertu bat eskainiko du Eibarren datorren urriaren 31n