Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kultur ekitaldiz josiak datoz neguko hilabeteak Itziarren

Kultur ekitaldiz josiak datoz neguko hilabeteak Itziarren

2017/11/13

Itziarko (Deba) Auzo Udalak kultur egitarau zabala antolatu du negura begira, familia osoari zuzendutako ekimenen bitartez datozen hil hotz horiek giro onez berotu eta alaitzeko xedez.

Ostegunean, azaroaren 16an, ekingo zaio jarduera-sortari, Andutz Biltokian arratsaldeko 21:00etan proiektatuko den ikus-entzunezkoaren eskutik. Dokumental horretan ikusgai izango dira Huayhuash eskalada espedizioaren abenturak, non Lasturren jaiotako Ihintza Elsenaar alpinistak parte hartu zuen.

Era berean, azaroaren amaieran, hilaren 24an, arratsaldeko 19:30ean, Goiener energia kooperatiba herritarrak (eredu energetikoaren aldaketaren gainean lan egiten dute, besteak beste), argindar alternatiboei buruzko hitzaldi bat eskainiko du.

Abenduaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean, Kataluniako Prozesuari buruzko afari-hitzaldia egingo da.

Ostegunean, abenduak 7, Lasturko Tabernan gaueko 22:00etan (ordu bete lehenago, 21:00etan, gaztainak eskainiko dira bertaratzen direnentzat) 'Irri Par Txou' antzezlana oholtzaratuko dute Ion Martinez Esnaola eta Jose Cruz Gurrutxaga aktoreek.

Abenduaren erdialdetik otsaila hasiera arte, ondorengo jarduerak daude aurreikusiak:

  • Abenduak 15, ostirala

       Keu Agirretxea & Jon Gurrutxagaren kontzertua

  • Abenduak 17, igandea

       Bertso txapelketa

  • Abenduak 24, igandea

       Olentzeroren etorrera

  • Abenduaren 28tik (osteguna) aurrera

     Gabonetako Jolas Parkea

  • Abenduak 28, osteguna

      ‘Ezberdin bezain eder’ ipuin musikatua

  • 31 de diciembre, domingo

     Sansilbestre lasterketa, Deban.

  • Urtarrilak 4 eta 5, osteguna eta ostirala

     Klown pailaso tailerra

  • Urtarrila 5, ostirala

     Errege Kabalgata

  • Urtarrilak 6, larunbata

     Soro Feria, Deba

  • Urtarrilak 14, igandea

    Mendi buelta, Agiro-ra

  • Urtarrilak 19, 20 eta 21

    Sansebastianak Elorrixan

  • Otsailak 4, igandea

   Santeskea, Santa Ageda bezperan

Kontsultatu egitarauaren xehetasun guztiak, hemen

 

 

Kultur ekitaldiz josiak datoz neguko hilabeteak Itziarren

Klown tailerra urtarrilaren 4ean eta 5ean eskainiko du Virginia Imaz pailasoak.