Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itsas azpiko bulkanismoa ezagutzeko aukera Elgoibarren igande honetan

Itsas azpiko bulkanismoa ezagutzeko aukera Elgoibarren igande honetan

2017/06/02

Iganderako ibilaldi geologikoa antolatu dute, itsas azpiko bulkanismoa ezagutzeko. Maltzagako bidegorrian zehar egingo dute ibilaldia, eta besteak beste, pasealekuan ageri diren harri bulkanikoei buruzko azalpenak emango ditu Inma Mugerza geologoak.

"Pasealekuan ageri diren harri bolkanikoek, antzinako garaiez berba egiten dute, laba goria bor-bor Lurraren muinetik irten zeneko garaiaz, eta Bizkaiko Golkoa eratzen hasi zen epe geologikoaz", azaldu du Inma Mugerzak domekan eskainiko duen ibilbide gidatuaren harira.
Udaletxe azpian batuko dira 10:00etan, eta hiru bat ordu iraungo ditu bost kilometro inguruko ibilaldiak. Interesatuek 8 euro ordaindu beharko dituzte.
Izena emateko infohydrolur@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Iturria: barren.eus

Itsas azpiko bulkanismoa ezagutzeko aukera Elgoibarren igande honetan

Inma Muguerzak gidatutako bisita baten irudia. / Argazkia: Barren.eus