Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gozatu Olazko bailaran Ziñuako kobaz familia giroan

Gozatu Olazko bailaran Ziñuako kobaz familia giroan

2017/03/03
  • ziñua
  • Mutriku
  • mendia
  • Turismo aktiboa
  • Olatz bailara
Oihana Kortazar korrikalariak eta Burumendi Mendi Taldeak Ziñuako kobazulora irtenaldi bat antolatu dute igande honetarako, martxoak 5, natura eta mendiarekiko zaletasuna etxeko txikienen artean sustatzeko. Abiapuntua Mutrikuko Txanbolin biribilgunea izango da goizeko 09:30ean

Oihana Kortazar lasterkariak eta Burumendi Mendizale Elkarteak Olatz bailaran dagoen Ziñuako kobara bisita prestatu dute igande honetarako, martxoaren 5a. Txangoa edonondik etorritako guraso eta seme-alabei dago zuzenduta. Honen funtsa da umeen artean mendizaletasuna eta naturarekiko lagunkoitasuna bultzatzea. Ez da behar inolako izen-ematerik, eta irtenaldia dohainik da.  Hortaz, hitzordura agertu eta mendiaz familia giroan gozatzea besterik ez da eskatzen. Zatoz Mutrikuko bazterrak eta parajeak ezagutzera!

Gozatu Olazko bailaran Ziñuako kobaz familia giroan

Irtenaldiaren helburua da gaztetxoenen artean mendizaletasuna sustatzea. / ARGAZKIA: DV