Giro aparta izango da protagonista Debako Euskal Jaia egunean, larunbat honetan

2017/09/28
Giro aparta izango da protagonista Debako Euskal Jaia egunean, larunbat honetan

Euskal Jaia Euskal Herriko makina bat herritan ospatu ohi da. Eta Deba ez da salbuespena. Larunbat honetan jarduera mordoxka hartuko ditu Debabarreneko kostako herriak, Zuhatza Euskara Elkarteak eta  Debako Udalak antolatuta.   Funtsezkoena: baserritarrez jantzi eta jaiaz ahalik eta gehien gozatzea!

Honats egitaraua:

Ostirala, irailak 29

  • Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: Kalean Kantuz musika bandak herriko kaleak girotuko ditu.

Larunbata, irailak 30

  • Goiz goizetik, talo dastaketa
  • 10:00etan marmita lehiaketa, Plaza Zaharrean. Eguraldi txarra eginez gero, lehiaketa estalitako pasealekuan egingo da. Sari banaketa, bazkal ostean egingo da Aldats pilotalekuan,
  • 12:30 Dantzari eta dultzaineroak, Gure Kai Dantza taldearen eta Musika Eskolako dantzarien eskutik.
  • 13:00 Musika eta dantza erakustaldia.