Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartu du Geoparkeak

2017/03/06
Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartu du Geoparkeak
Martxoaren 6an eta 7an, Ortegal eskualdeko (Coruña) ordezkaritzaren bisita hartu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitaldiaren helburua izan da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea.

Galiziako Ortegal eskualdeko alkate eta zinegotziek osatutako ordezkaritzaren bisita hartu du Geoparkeak astelehen eta asteartean, martxoaren 6an eta 7an. Leire Barriuso Geoparkeko arduradunak egin die harrera bisitariei eta, bi egunez, Geoparkea osatzen duten hiru udalerriak bisitatu dituzte, Deba, Mutriku eta Zumaia, baita bertako interesgune nagusiak ere.

Bisitaldiaren helburua izan da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea. Izan ere, Galiziako Ortegal eskualdeko udalak (Cariño, Cedeira, Cerdido, Moeche, Ortigueira, San Sadurniño eta Valdoviño) Xeoparque do Cabo Ortegal geoparkea bultzatzeko lanean dabiltza buru-belarri.