Hemen zaude: Hasiera Albisteak Galbaixuak, Samikolla eta San Jeronimoko jaiak Mutrikun iraila festa-giroan igarotzeko

Galbaixuak, Samikolla eta San Jeronimoko jaiak Mutrikun iraila festa-giroan igarotzeko

2017/09/04
Egun handia irailaren 14an izango da, Galbaixo Eguna, hain zuzen. Dena den, aurreko egunetan ere jai giroa gailenduko da: irailaren 8an eta 9an Samikollak ospatuko dira; igandean, hilak 10, San Nikolas eguna, eta, hilabetea behar bezala amaitzeko, San Jeronimo Jaiak, irailak 30 eta urriak 1.

Hil honetan Mutrikura gerturatzen den inork ez du aspertzeko betarik izango; iraila hilabete aproposa baita itsas-zaporea duen Debabarreneko herri honetaz behar bezala gozatzeko. Izan ere, musika, herri-kirolak, dantza tradizionalak zein ohitura zaharrak uztartzen dituzten hainbat festa hartuko ditu herriak datozen asteotan.

Kontsultatu hemen egitarau osoa eta zatoz Mutrikura. Murgildu jaietan!

Galbaixuak, Samikolla eta San Jeronimoko jaiak Mutrikun iraila festa-giroan igarotzeko

Iraileko jaien egitarauaren azala.