Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gabonetako azoka, Ion Fiz moda diseinatzailearen erakusketa, zinema, musika, antzerkia eta makina bat ekintza Eibarren abendu honetan. Zatoz!

Gabonetako azoka, Ion Fiz moda diseinatzailearen erakusketa, zinema, musika, antzerkia eta makina bat ekintza Eibarren abendu honetan. Zatoz!

2017/12/11

Hilero bezala, Eibarko Udalak abenduko hilabeterako taxutu duen kultur agenda plazaratu berri du.

Udalak lan mardula egin du pertsona orori zuzendutako jarduera egitarau zabal bat osatzeko. Hala, hilabete honetan zehar, armagin hirira datozen bisitarientzat zein bertakoentzat, ekintza anitz izango dira gozagarri.

Nabarmentzekoak dira, esaterako, Gabonetako Azoka, non arropak, osagarriak eta artisau produktuak eskuratu ahalko diren; edota Ion Fiz moda diseinatzaile eibartarren erakusketa. Armagintza Museoak hartuko du erakusketa hori, Fiz-en goi-mailako joslkintzan daramatzan 15 urteak ospatzeko xedez.

Kontsulta ezazu hemen antolatutako jarduera-sortaren egitaraua. Antzerki ikuskizunak, dantzaldiak, azokak, hitzaldiak, merkatuak, mendi irteerak, kontzertuak eta beste hainbat ekintza aurkituko dituzu! Gabonetan Eibarren, aspertzeko betarik ez!

Gabonetako azoka, Ion Fiz moda diseinatzailearen erakusketa, zinema, musika, antzerkia eta makina bat ekintza Eibarren abendu honetan. Zatoz!

Ion Fiz moda disenatzaile eibartarrak goi-mailako joskintzan 15 urte daramatza. Hori dela-eta, Armagintza Museoak erakusketa bat hartuko du, abenduaren 7tik 29ra arte. / Argazkia: Gtres