Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eusko Jaurlaritzak Debabarreneko 22 establezimenduk kalitate turistikoaren sustapenean egindako lana aitortu du

Eusko Jaurlaritzak Debabarreneko 22 establezimenduk kalitate turistikoaren sustapenean egindako lana aitortu du

2017/09/15
  • sicted
  • debabarrena
  • kalitate turistikoa
  • debegesa
  • eusko jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak Lehiakortasun turistikoko ziurtagiriak eskuratu dituzten Euskadiko Enpresei aitortza egin zien joan den Donostiako Miramar Jauregiko Musika Aretoan.

Aitortza jaso dutenen artean, Debabarreneko 22 establezimendu daude (Arriola Txiki Nekazalturismoa, Erlete Goikoa Nekazalturismoa, Goikola Nekazalturismoa, Saka Perlakua Nekazalturismoa, Txindurri Iturri Nekazalturismoa, Zubeltzu Torre Nekazalturismoa, Endañetaberri landa-apartamenduakItxaspe Kanpina, Eleizondo Nekazalturismoa, Irish PubLasturko Aterpetxea, Calbetón Jatetxea, Hostal Itziar Jatetxea, Urgain Jatetxea, Chocolates Mendaro Saint Gerons S.L, Belaustegi Jatetxea, Saturraran Kanpina, Pikua Nekazalturismoa eta Jatetxea, Arbe Hotela, Zumalabe Hotela, San Juan Jatetxea eta Melida Pentsioa).

Debegesa Debabarreneko Garapen Agentzia da programaren arduraduna gure eskualdean. Haren lana da establezimenduekin harremana mantentzea, formazioa koordinatzea, aholkularitza eskaintzea, barne ebaluazioak burutzea etab.

 

Eusko Jaurlaritzak Debabarreneko 22 establezimenduk kalitate turistikoaren sustapenean egindako lana aitortu du

Debabarrena Turismoko bazkide kolaboratzaile batzuk, Miramar Jauregian euren diplomekin.