Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Kostaldeko Geoparkea, The Guardian egunkarian

Euskal Kostaldeko Geoparkea, The Guardian egunkarian

2018/01/12
'Flyscharen Ibilbidea' Europako bost ibilbide labur ederrenen artean aukeratu dute.

Erresuma Batuko The Guardian egunkariaren webguneak Five gorgeous short hikes in Europe izeneko artikulua argitaratu du. Bertan, @themanwhohikedtheworld Instagramerrak Europako bost ibilbide labur ederrenak bildu ditu, horien artean, Geoparkeko Flysharen ibilbidea, Zumaia eta Deba artekoa.

Ibilbidea oinez ez ezik, itsasontziz egin daiteke. Kontsultatu Geoparkeko bisita gidatu eskaintza osoa.

National Geographicen ere nabarmendu dute Geoparkea

"National Geographic Viajes" aldizkariak, 2018ko urtarrileko alean, Donostia eta Gipuzkoako kostaldeari buruzko erreportajea argitaratu du. Bertan, besteak beste, Geoparkeko paisaia geologiko txundigarria eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerriak, Zumaia, Deba eta Mutriku, nabarmendu dute.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkea, The Guardian egunkarian

Geoparkeko 'Flyscharen Ibilbidea', Erresuma Batuko 'The Guardian' egunkarian.