Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Kostaldeko Geoparkea 'National Geographic'-en

Euskal Kostaldeko Geoparkea 'National Geographic'-en

2017/01/25
National Geographic nazioarteko hedabide ospetsuak Euskal Kostaldeko Geoparkeko argazki bat argitaratu berri du bere webgunean, Photo of the Day (Eguneko Argazkia) atalean.

National Geographic nazioarteko hedabide ospetsuak Euskal Kostaldeko Geoparkeko argazki bat argitaratu berri du, webguneko Photo of the Day (Eguneko Argazkia) atalean.

Zehazki, M. Subirats argazkilariak Sakonetan (Deban) egindako irudi bat nabarmendu dute.  Irudiaren behekaldean National Geographic-eko lagunek Geoparkeko zonalde horren deskribapen ederra idatzi dute: “Espaniako Euskal Kostaldea paisaia liluragarriz inguratua dago. Adibide modura, lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen dituen haitz-geruzek osatutako honako formazio ikusgarria, UNESCOk babestua”.

 Subirats argazkilariak aipatzen duenez, “ilunabarraren etorrerarekin zerua arroxez” janzten da, “zeruertzean ondoratzen diren harrien edertasuna jasotzeko kolore perfektura”.

Euskal Kostaldeko Geoparkea 'National Geographic'-en

National Geographicek "Eguneko Argazki" bezala aukeratutako irudia, M.Subirats-ek aterata.