Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiko Gida Turistiko Profesionalen Elkarteak Ipurua bisitatu du, turismoari begira Eibar futbol taldearen instalakuntzak duen eskaintza gertutik ezagutzeko

Euskadiko Gida Turistiko Profesionalen Elkarteak Ipurua bisitatu du, turismoari begira Eibar futbol taldearen instalakuntzak duen eskaintza gertutik ezagutzeko

2018/02/23
12 enpresa turistikok talde armaginaren futbol zelaiaren txoko ezberdinak ezagutu dituzte

Eibar KE-k Euskadiko Gida Turistikoen Elkarte den APITEkin lotura zuzena duten 12 enpresa hartu ditu Ipuruan, Debabarrena Turismo eta Debegesaren bitartez. Enpreseok Ipuruako instalakuntzan ezagutzeko aukera izan dute, eta bisitak eta ekitaldiak antolatzeko eskaintzen dituen aukera ezberdinak ezagutzeko parada ere izan dute. 

Bisita hau ez da izan Turismoarekin lotuta egindako lehendabizikoa. Izan ere, enpresa eta agente ezberdinak pasa dira Ipuruatik azken hilabeteetan, Basquetour, MICE eta bestelako erakundeen bitartez, Ipurua turismo baliabide bezala aurkeztuz, neurketetatik kanpo futbol zelaiak bizia izan dezan. 

Horrez gain, Ipurua Tourrak aurrera jarraitzen du, eta larunbatero eta igandero futbol zelaiak dituen txoko ezberdinak ezagutzeko aukera dute bisitariek.Orain arte ehunka pertsonek ezagutu dute Eibar-en futbol zelaioa Ipurua Tourrari esker, eta balorazio oso ona du. 

Ipurua ezagutu nahi duenak, webgunean bertan erosi dezake bere sarrera, ondorengo estekan

Iturria: SD EIBAR

Euskadiko Gida Turistiko Profesionalen Elkarteak Ipurua bisitatu du, turismoari begira Eibar futbol taldearen instalakuntzak duen eskaintza gertutik ezagutzeko

Euskadiko Turismo Gida Elkarteko hainbat kide, Ipuruako futbol zelaian