Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiko agentzia eta touroperatzaileak "oso pozik" agertu dira Debabarrenak negozio bidaiak hartzeko duen eskaintzarekin

Euskadiko agentzia eta touroperatzaileak "oso pozik" agertu dira Debabarrenak negozio bidaiak hartzeko duen eskaintzarekin

2017/05/31
  • SD Eibar
  • Negozio turismoa
  • Basquetour
  • Debabarrena
  • Debegesa
  • Agentziak
  • MICE
  • Rezeptiboak

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren-Basquetourren eta Debegesa garapen agentziaren ekimenez,  joan den asteartean, maiatzak 30, hainbat agentzia eta touroperatzailek Debabarrenera egin zuten bisita bertako MICE edo negozio turismo eskaintza gertutik ezagutzeko helburuarekin.

Bisita edo fam trip hau aukera ezin hobea izan da Euskadiko agentzia eta touroperatzaile nagusiek Debabarreneko tokiko eragileak ezagutzeko, hala nola, jatetxeak, ostatuak eta bestelako baliabide turistikoak, museoak edota Euskal Kostaldeko Geoparkea, ondoren eurek enpresei, negozio eragileei edota sustapen-bidaietan eskaini ditzaten negozio eta aisialdi eskaintza zabalaren barruan.

 

 

 

 

 

 

 

Bisita jardunaldiarekin hasteko, Euskadiko agentziek eta Basquetour-eko ordezkariek SD Eibarko instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten, hala nola, palkoa, aldagelak, zelaia, eta negozio-bilerak hartzeko Ipuruan dituzten guneak, besteak beste. 

Ipuruako instalazioak ezagutu ostean, fam trip-ean parte hartu zutenek bisita gidatu bat jaso zuten Armagintza Museorantz. Bidean, Eibarko hainbat gune historiko ikusi zituzten. Ondoren, Armagintza Museoaren erakusketa iraunkorra erakutsi zitzaien.

Eguerdi aldera. Ermuko Izarra Centre-n Debabarreneko turismo eragileekin elkartu ziren agentzia horiek, eskualdeak duen eskaintza zabala gertutik ezagutu eta lehenengo harremanak ezartzeko xedez. 

Antolatzaileen esanetan balantzea "oso positiboa" izan da, izan ere, bisitak ahalbidetu zuen Euskadi agentzi eta touroperatzile nagusiak "eskualdeak enpresei eta negozio munduko taldeei eskaini diezaiekeen eskaintza zabala" ezagutzea. 

 Komunikabideetan:

Ermuko Udala

Diario Vasco

Cadena Ser