Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etxeberria marka Eibarren

Etxeberria marka Eibarren

2015/06/02
  • Conferencia
  • Azoka
  • Feria
Roberto Etxeberria diseinatzaile eibartarrak hitzaldia emango du ostiralean Eibarren.

Roberto Etxeberria diseinatzaileak ekiteko motibazioari buruzko hitzaldia emango du ostiralean, 18:00etan, Eibarko udaletxean. Hitzaldia Debabarrena Ekinean Azokaren programaren baitan kokatzen da, Debabarreneko Ekintzailetza Foroak eta Debegesak antolatuta. Ordu berean, umeentzako tailer bat egingo da Unzaga plazan, hitzaldira joan nahi duten gurasoek haurrak bertan utz ditzaten.

Bide luze baten ondoren, diseinatzailea Nueva York-eko Moda Astean izan zen iaz ´Pura Piel´ bildumarekin. Felicidad Dulcen (Bartzelona) hasi zituen moda ikasketak eta 2005 eta 2008 artean Sergei Povaguinendarako lan egin ostean bere marka propioa sortu zuen: Etxeberria.

Eibartarrarren hitzaldiaz gainera, Debabarrena Ekinean Azokak ekintza gehiago hartuko ditu asteburu honetan, Eibarko udala eta Izarra Fundazioarekin elkarlanean; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo sailaren “Gipuzkoa Ekintzailea” egitasmoaren laguntzarekin.

Ostiralean Azoka 10:00etan ireki eta 20:00etan itxiko da. Larunbatean, berriz, 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. 

Etxeberria marka Eibarren

Roberto Etxeberria (39) moda dizeinatzailea