Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etor zaitez Mutrikura eta gozatu ganbera-musika hoberenaz!

Etor zaitez Mutrikura eta gozatu ganbera-musika hoberenaz!

2017/03/22
  • GANBERA-MUSIKA
  • DEBABARRENA
  • EASO ABESBATZA
  • MUTRIKU
  • TURISMOA
Mutrikuko ganbera-musikari aurreko hastean ekin zitzaion udal bandaren eta Musikalis abesbatzaren eskutik. Erakustaldi bikain horien ostean, zikloko kartel-buruen txanda izango da datorren asteotan: larunbatean martxoak 25 Donostiako Easo Abesbatzak kontzertua eskainiko du eta apirilaren 8an, Esther Barandiaran piano-joleak eta Nerea Arriola biolin-joleak, azken hau Madrilgo Orkestra Sinfonikoan jotzeko hautatua, saio ikusgarria emango dute. Proposamen interesgarria ez bairik gabe, ezta? Zatoz Mutrikura eta gozatu zuzeneko musika onenaz!

Ganbera-musika gustuko duten pertsonek hitzordu aparta dute Mutrikun, herriko Udalak urtero antolatzen duen ganbera-musika zikloari esker.

Datorren martxoaren 25ean, larunbata, Donostiako Easo Abesbatza ospetsuak ikuskizun itzela eskainiko du herriko Parrokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bertan erlijioa eta euskal folklorea uztartzen dituzten piezak eskainiko dira, Sergio Pedrousoren gidaritzapean eta Oscar Candendo organista entzutetsuaren laguntzaz.

Aurtengo edizioa behar bezala ixteko, Mutrikuko komentuak datorren apirilak 8an Esther Barandiaran eta Nerea Arriolaren erakustaldia hartuko du, bata piano-jolea eta bestea Madrilgo Orkestran jotzeko aukeratua izan den biolinista.

Informazio gehiagorako bisitatu www.mutriku.eus webgunea