Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko kaleek gordetzen dituzten altxor geologikoak ezagutzeko bisita gidatua egingo da datorren irailaren 23an

Elgoibarko kaleek gordetzen dituzten altxor geologikoak ezagutzeko bisita gidatua egingo da datorren irailaren 23an

2017/09/13
  • Inma Muguerza
  • Bisita gidatuak
  • Elgoibar
  • Turismoa
  • Fosilak
  • Geologia
Inma Muguerza hidrogeologa elgoibartarrak gidatuko du bisitaldia. Plazak mugatuak dira. Izena emateko, interesatuek infohydrolur@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar dute, edota 943 90 16 54 telefonora deitu.

Jada erakutsi eta azalderatu da Elgoibarko kaleek egiazko altxor geologikoak gordetzen dituztela. Tokiko Inma Muguerza hidrogeologak hainbat bisita gidatu egin ditu azken hileotan Debabarreneko udalerritik eta bere inguruetatik, bertan aurkitzen diren berezitasun geologikoak ezagutzera emateko xedez.

'GEOelgoibar. Geologia herriko kaleetan zehar' da datorren irailaren 23an egingo den bisitaren izenburua. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Kalegoen plazatik. Bi ortu t'erdiko bisita gidatua izango dda, non partehartzaileek Elgoibar ikuspegi geologiko batetik ezagutuko duten. Izan ere, etxe atarietan, fatxada zein lehioetan milioika urte dituzten elementu fosilak ikusteko parada izango dute, eta gaur egun herriko alde zaharra osatzen duten hainbat etxe eraikitzeko erabili ziren harrien jatorria ezagutuko dute (Markinakmo kaliza, Lasturgo kaliza grisa, Baztango harri gorriak, Canadako, Egiptoko eta Finlandiako granitoak...)

Plazak 25 pertsonetara daude mugatuak. Interesatuek izen-eman behar dute e-posta helbidera idatziz, edota 943 90 16 54 telefonora deituz.