Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko geologia ezagutzeko bisita gidatuak

Elgoibarko geologia ezagutzeko bisita gidatuak

2017/02/09
Inma Muguerza geologa elgoibartarrak 'GEOelgoibar: geologia herriko kaleetan' bisita gidatua zuzenduko du otsailak 14ean, asteartean. Ibilbide horretan partaideek udalerriaren ezaugarri geologiak ezagutuko dituzte. 25 pertsona hartuko dira gehienez eta aurretik eman behar da izena.

Elgoibarko geologia izango da protagonista Inma Mugerza tokiko geologak datorren otsailaren 14ean zuzenduko duen bisita gidatuan. 'GEOelgoibar: geologia herriko kaleetan' izenpean, udaletxetik abiatuko da ibilbidea, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Bi ordu eta erdiko iraupena izango duen bisita horri esker partehartzaileek Debabarreneko udalerri honen berezitasun geologikoak bertatik-bertara ezagutuko dituzte. Interesatutako norbanakoek izen-eman dezakete infohydrolur@gmail.com e-posta helbidean, edota 943 901 654  telefono zenbakira deituz (10.00etatik 17.00etara). Plazak mugatuak dira, 25 pertsona gehienez.

Elgoibarko geologia ezagutzeko bisita gidatuak

Elgoibarko puntu geologiko bat. Argazkia: euskadi.net