Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibar, herri kirolen topagune

Elgoibar, herri kirolen topagune

2017/03/06
Herri Kirolek badute oraindik jarraitzaile kopuru mardula. Ez bakarrik gure mugen barne, kanpoan ere, Estatu zein nazioarte mailan, entzute handia duen diziplina da. Urtero-urtero bisitari dezente hartzen ditu Euskadik gure landa-eremuetan egin ohi diren kirol modalitateak ezagutzeko asmoz. Martxoa eta apirila bitartean, Elgoibar izango da Herri Kirolen topagune garrantzitsu. Bisita gaitzazu!

Herri kirolateko zaletuek, eta zehazki, idi zein asto-probak gogoko dituztenek Elgoibarko Sigma probalekura gerturatu eta froga horiez gozatzeko aukera ederra izango dute datorren asteotan. Bost txapelketa hartuko ditu gune horrek martxoa eta apirilean zehar, lau idi-proba eta asto-probat bat, hain zuzen.

Lehenengoa  larunbatean, martxoak 11,izango da: Elgoibarko Sigma probalekuak Euskadiko Idi-proba Txapelketa hartuko du gaueko 22:00etan. Ezbairik gabe ezinbesteko hitzordua modalitate honen zaletuentzat.

Euskadiko Txapelketaz haratago, hilan zehar hainbat lehia izango dira ikusgai. Esaterako, igandean, martxoak 12an, asto arteko erronka egingo da, eta hil bereko 31n berriz ere idiak izango dira protagonista Sigmako probalekuan.

Apirilean jarriatuko du herri kirol erakustaldi zabalak, Sigma Probaleku Elkarteko Joseba Arrizabalagak ezagutzera eman zuen bezala: "Oraindik datak zehazteke daude, baina aurreratu dezakegu Elgoibarrek beste bi idi-proba hartuko dituela datorren apirilean".

Informazio-iturria: Diario Vasco.

 

Elgoibar, herri kirolen topagune

Idi-probaren erakustaldi bat. / Argazkia: DV