Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarrek XIX. Jardunaldi Mikologikoak hartuko ditu asteburu honetan

Eibarrek XIX. Jardunaldi Mikologikoak hartuko ditu asteburu honetan

2017/10/06

Armagin-hiriak asteburu honetan, urriaren 6tik 8ra bitartean, ospatuko ditu XIX Jardunaldi Mikologikoak. Urtero antolatzen ditu Kirol Klub-eko mendizale taldeak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin kolaborazioan.

Edizio honetako egitaraua ostiralean abiatuko da, hilak 6, arratsaldeko 19:30ean Depor-en egoitzan perretxikoei buruz egingo den solasaldi batekin. Jardunaldiek larunbatean jarraituko dute, perretxikoak hartzeko antolatu den mendi-irteeraren eskutik. Autobusa goizeko 08:15 irtengo da Ego-Gain eremutik. Jasotzen diren perretxikoak Kirol Klubean klasifikatuko dira arratsaldean bertan, 16:00etan.

Asteburu mikologikoari amaiera emateko, Toribio Etxeberria kaleak igandean, urriak 8, 10:30tik 14:00ak arte, perretxikoen erakusketa bat hartuko du. Bertan, produktu mikologikoak dastatzeaz gain, horiek erosteko aukera ere egongo da.

 

Eibarrek XIX. Jardunaldi Mikologikoak hartuko ditu asteburu honetan

Urtero, jardunaldi mikologikoek perretxiko mota anitz biltzen dituen erakusketa bat hartzen du . / ARGAZKIA: Félix Morquecho.