Hemen zaude: Hasiera Albisteak Antzerki eskaintza onena, Eibarko oholtzan

Antzerki eskaintza onena, Eibarko oholtzan

2017/02/06
Eibar hasi da dagoeneko motorrak berotzen Antzerki Jardunaldiak prestatzen hasteko. Datorren martxoaren 3an ekingo zaio Estatu mailan gero eta ospe handiago duen antzerki jaialdiari. Sarrerak salmentan ipiniko dira hil honen 11n, 12an eta 13an, Coliseo Antzerkian eta Interneten.

Eibarko Antzerki Jardunaldiek 40 urte betetzen dituzte. Gertakari garrantzitsu hau behar bezala ospatzeko, punta-puntako aktoresa zein aktoreak hartuko ditu jaialdiak. Hala, Aitana Sanchez-Gijon, Nuria Espert, Josep Maria Flotats, Ramon Barea, Iñaki Miramon, Juan Gea eta Luis Varela Eibarren izango dira beren azken antzezlanak oholtza gainean eskaintzeko. Martxoaren 3an hasiko da Antzerki Jaialdia,  Unzaga Plazan eta Toribio Etxebarria Kalean urtero egin ohi den Giza Estatuen Erakusketaren eskutik.

Sarrerak otsailaren 11n,12an eta 13an jarriko dira salgai, Coliseo Antzerkian. Interneten ere eskuragarri izango dira.

 Egitaraua

Antzerki eskaintza onena, Eibarko oholtzan

Eibarko Antzerki Jardunaldien 40.urteurrenaren kartela